sábado, 7 de diciembre de 2019

Bertokoak

Beste behin ere, Durangaldeak berebiziko lekua izango du Euskal Dendan, eskualdeko sei ordezkarik parte hartuko dute eta. Aurreko urteetan izandakoak dira denak, arrakasta handia izan baitute euren ekoizpenek.
 Elorrioko Anitha Mol aurkituko dugu haien artean. Badira urteak imitaziozko bitxigile honek Euskal Dendan parte hartzen duela. Hasieran paperezko bitxiak egiten zituen, baina harrezkeroztik asko aldatu da, kasu, tximeleten hegoen bilduma ere aurkeztu zuen eta aurten aluminioa da haren inspirazioa. Trebea da gero!!

Rosa Etxabe, zeramikari eta grabatzailea, haren standak taller bat dirudi, bisatuz gero nondik ateratzen duen inspirazioa ulertuko dugu, hau da, pasioak haren sormena pizten du, eta hori azalean ikusten da ekarritako lanetan, izan ere, magiaz beterikoak dira.
 Restaurarte, zaharberritze tailerra, 2010eko stand onena sariaren irabazlea. Haiekin altzariak behar bezala tratatu behar ditugula konprenituko dugu, eta are gehiago, ikasiko dugu bigarren bizitza eman ahalko diogu etxean daukagun traste zahar horri, familiaren istoria babestuz. Zorionak.
Eneko Unzalu bitxigile durangarra ezin da falta Durangoko Euskal Dendan, izan ere, publikoa  Azokan ea non dagoen galdezka sartzen da. Naturarekin lotuta dago haren bilduma eta, beste behin ere, izugarria da proposatutakoa, eta seguru gaude ahoa bete hortz geratuko direla harengana joango direna.  Ederra.

 Felix Larrañaga egur taillagin berriztarra ere badugu. Larrañagak 2018ko stanik politena izan zen publikoren ustez, izan ere, aurten jaso du saria inaugurazioa egin eta gero. Hala ere, Felixek ez du denborarik galtzen eta haren tailer inprobisatua jarraitzen du lan eta lan.


Durangaldeko artisau zerrenda hau  Gorakat gazteak ixten du. Poltsoek, motxilek eta diruzorroek ez daukate misteriorik harentzat, eta ez hori bakarrik, haren disenuak moda dira, eta hemendik gutxira edozein tokitan aurkituko ditugu, eta maiteminduko gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario