Sekulako egunak izan dira bizi izan ditugunak aurtengo Euskal Dendan, hala ere, oraindik denbora dago guregana etortzeko eta gure 52 artisaukin gozatzeko Araba, Bizkaia, Gipuzkoa,
Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak. Gainera, bertan diren firma asko
lehen aldiz parte hartzen ari dira, beraz, hori ere bada berrikuntza. Alegia, artisauetatik %
25ek estreinakoz parte hartuko dute azoka honetan, kutxu freskoa eta
eraldatzailea emanez.
Lurraldekako parte hartzea dela eta, beste urte batez, Bizkaiak
du ordezkari gehien, 24 artisau. Gipuzkoatik hamar dira, asko lehen aldiz; Arabatik zortzi eta Nafarroatik bederatzi.
Ipar Euskal Herritik lapurtar artisau bat da gure artean.
Sektorekako
sailkapena egiten badugu, ehungintzaren sektorea nabarmentzen da
aurten, bertsio desberdinetan; izan ere, 10 artisauen artean,
osagarriak, moda edo feltroa lantzen dituzte. Beraz, sektorearen
segmentu bat da, nabarmen aurrera doana. Bitxi-denda ez da atzean
geratu, eta sei artisau-tailer izango dira, beste horrenbeste
ekoizlerenak. Era berean, aipagarria da Euskal Dendan txoko
garrantzitsua egin duen nekazaritzako elikagaien sektorea. Aurten,
sei espezialista batira, onenak bere esparruan, eta egun
hauetan leku berezia hartzen duten produktuekin. Gogoratu gaur ordutegi berezia dugula
ORDUTEGIA:
Goiza, 11:00 - 14:30
Arratsaldea,
16:30 -
20:00
No hay comentarios:
Publicar un comentario