Euskararen Nazioarteko Eguna
abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko
1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko
azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hau da; euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen
egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko
Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko
Eguna instituzionalizatu zuten. Erakunde hauek euskararen erabilera
eta euskara bera zuten helburu.
Lehenengo edizioa
Euskararen
Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentu batekin topo egin
dugu sarean.
Euskararen Egunak hainbat izen izan
dituela? Lehendabiziko edizioan “Eskuararen Eguna” erabili zen
eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna” edo “Euzkara Eguna”
bezala ikusi izan dugu. Egun, ordea, Euskararen Eguna edo Euskararen
Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.
Euskal
Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela
Euskararen Nazioarteko Eguna. Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan,
Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela
abenduaren 3an.
Euskal Herrian euskaraz
Euskal Herrian euskaraz
Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zutenetik hainbat elkarte, erakunde publiko
eta herritarrek milaka ekitaldi antolatu dituzte (mahai-inguruak,
erakusketak, tailerrak, azokak, ikuskizunak,
aurkezpenak…) egun seinalatu horretan, Euskal Herriko bazter
guztietan, euskara bultzatu eta omentzeko.
Baina, Euskararen
Egunaren aldeko lehen aldarrikapenak antzinakoak
dira: Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak
bitarte, antolatutako antzerti eta olerti zein bertsolari egunak…
Aipatzekoak dira, halaber, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz
Iparraldera alde egindako euskaltzaleek zein bertokoek Euskaltzaleen
Biltzarraren babespean egindako lanak. Sasoi horretakoa (1949) da,
hain justu, Eusko Ikaskuntzak sortutako Lehenengo Euskararen Eguna.
Horren haritik, 2010ean,
Legebiltzarrean, honako adierazpen instituzionala onartu zuten:
“Euskara euskal gizartearen ondarea da, haren historiaren eta
kulturaren osagarri ezinbestekoa. Baina, munduko gainerako hizkuntza
guztiak bezala, eleaniztasuna ezaugarritzat duen gizadi osoaren
ondare ere bada. Hizkuntzen dibertsitatea babestu nahi bada,
beharrezkoa da euskara zaindu eta sustatzea”.
“Euskarak
garapen historia luzea du. Hizkuntzaren aurre-historiaz, aldiz, ezer
gutxi dakigu segurtasunez. Baina euskara, batez ere, hizkuntza
modernoa dugu, gaurkoa eta gaurkotua, gure egungo gizarteak
erabiltzen jarraitu nahi duena eta, gizartearen alor guztietan, gero
eta aitortza handiagoa jasotzen ari dena. Euskararen aldeko
oinarrizko adostasunetik, 1982ko Normalizazio Legean islatutakotik,
itun berri bateranzko orainaldiko saioetara denbora tarte bat dago,
ez oso handia, baina euskararen ezagutza eta erabileran aurrerapauso
sendo eta ikusgarriak eman dira urteotan”. Aurrerago, honela zioen:
“Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzean euskararen orainari eta
etorkizunari leiho zabal bat irekitzen diegu, eleaniztasunak gure
bizikidetzan eta gizarte-kohesioan izan dezakeen eragin onuragarriaz
konbentziturik”.
Gaur egun, orain dela 20 urte baino
181.000 elebidun gehiago dago EAEn, baina euskararen ezagutza eta
erabilera ez dira neurri berean hazi. Biztanleen % 20k euskara erdara
beste edo gehiago erabiltzen du, eta beste % 8,9k euskara erabiltzen
du, baina erdara baino gutxiago. Beraz, euskararen erabilera
areagotzea da xedea, erabileran baitago etorkizunaren giltzarria.
Horregatik, aurtengo
abenduaren 3an denok egin beharko genuke ahalegin berezi bat euskaraz
aritzeko txoko guztietan: etxean eta kalean, eskolan eta tabernan,
lagunekin eta familiarekin, telefonoaren bidez, twiterren bidez,
erabilerak emango baitio euskarari bizia eta indarra.
Euskararen eguna aitzakiatzat hartuz,
urtetik urtera egitasmo berriak abian jartzen dituzte euskararen
inguruan lanean diharduten eragileek
Ospa dezagun
elkarregaz denei opa diegun euskara!
No hay comentarios:
Publicar un comentario