viernes, 6 de diciembre de 2019

Izen-abizenak


24. Euskal Denda abian dago jada, Durangoko Merkatu plazan, ezaguna eta entsutetzua, baina nork egiten du artisauen ekimen hori, nork zabaltzen ditu artisauen artelanak. Hurrengo lerrotan irakurriko duzue, nor den Arbaso eta zein den elkarte honen xede.
Arbaso da Euskal Dendaren eragilea; Gizarte Izaera duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Helburu nagusia honakoa du: euskal artisautza tradizionala eta garaikidea bultzatzea Euskal Herrian.
Arbaso izaera nazionala duen artisauen elkarte bakarra da Euskal Herrian. Ia ehun artisau-tailer biltzen ditu. Helburuak honakoak dira:

Euskal artisautza sektorearen ordezkariak izatea.
Artisautza tradizionala ezagutaraztea eta egunero erabiltzea sustatzea.
Labela edo jatorrizko izendapena lortzea euskal artisautza tradizionalarentzat. Gipuzkoan eta Nafarroan badugu kalitate-etiketa bat.
Euskal artisautza eta kultura sustatu nahi duten erakunde publikoen eta pribatuen inplikazioa lortzea.
Eguneroko artisauen lana zaintzea, berori baita gure ondare kulturalaren etorkizuneko giltzarria. Laburbilduz, belaunaldi berriei ezagutzera ematea gure herriaren usadioak, kultur tradiziotan aberatsak gara-eta

No hay comentarios:

Publicar un comentario