Bai, egia da, urduri gaude. Bihar 24. Euskal Denda zabalduko dugu, eta aitortu behar dugu, tximeletak sabelean ditugula. Eguerdian erreala izango da, eta han izango duzue 52 artisauen lanak ikusgai. Baina hurrengo lerroak erabiliko ditugu azaltzeko zergatik den beharrezkoa Euskal Denda .
Beste behin ere, Durangoko merkatu plazan kokatzen duguna sektorearen erakustoki onena izango da. Helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.
Profesional hauek biziraungo badute,
behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara
ikusaraztea; horixe baita Euskal Dendaren funtsa, hain zuzen ere.
Izan ere, artisautza bizimodu bat da, gure herriaren balio kulturak
bultzatzeko modu bat da, baita garapen ekonomikoa sustatu eta, gaur
egun, galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko modu bat ere.
Horrela bada, ekimen honen inguruan Euskal Herriko artisautzaren eta
antzinako lanbideen gailenak batuko dira. Ezin dugu ahaztu artisautza
bizimodu bat dela.
Gure
artisautzak badu mugak gaindi ditzakeen kalitatea; beraz, horixe
izango da helburua epe labur eta ertainera, noranzko horretan lan
egin behar baitugu.
Esperientzia honi esker, bisitariak konprobatu ahalko du antzinako
lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau
produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak
bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta
galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko. Hartara, ekimen honen
inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako lanbideen
gailenak batuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario