Beste
behin ere, Euskal Denda sektorearen erakustoki onena izango da.
Helburu nagusia artisautza
tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti
ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz.
Gero eta dibertsifikatuago, zabalago, heterogeneoago eta
eklektikoagoa den artisautza sektore honetan, bisitariek 52
erakusmahaietako artisauen produkzioak izango dituzte gozagai
abenduaren bostetik zortzira. Gainera, erakustaldietan parte hartu
ahalko dute eskuzko lanbideak barru-barrutik ezagutzeko.
Profesional hauek biziraungo badute,
behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara
ikusaraztea; horixe baita Euskal Dendaren funtsa, hain zuzen ere.
Izan ere, artisautza bizimodu bat da, gure herriaren balio kulturak
bultzatzeko modu bat da, baita garapen ekonomikoa sustatu eta, gaur
egun, galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko modu bat ere.
Horrela bada, ekimen honen inguruan Euskal Herriko artisautzaren eta
antzinako lanbideen gailenak batuko dira. Ezin dugu ahaztu artisautza
bizimodu bat dela.
”Larruzko
lilia” zango da hogeita laugarren edizio honetarako aukeratu duten
leloa; izan ere, sentikortasun handiz daramate artisauek beren
lanbideekiko grina; barruan daramate txertatuta lanarekiko
sentimendua sektore ekonomiko horren ahalmenaren eta sostenguaren
alde, baita gure kulturaren zati handi baten alde ere. Ofizio
tradizionalak dira, eboluzionatuz doazenak eta, batzuetan, beren
funtsaren zati bat atzean uzten dutenak, gizartearen eskaerarekin bat
egiteko bide berriak bilatzeko.
PARTE
HARTZAILEAK ETA ESPEZIALITATEAK
Aurreko
urteetako ildoari jarraituz, Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde
guztietako ordezkariak izango ditu. Espazioak markatzen ditu ratioak,
merkatu plazako 1.600 metro koadroak; horrek ezinezko egiten du
Euskal Denda haztea bertan dauden ekoizle kopuruari dagokionez.
Beraz, guztira, 52 artisau etorriko dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa,
Lapurdi eta Nafarroatik. Bestalde, bertan izango diren firma askok
lehen aldiz parte hartuko dute, 13 profesional batuko dira
aurtengora; beraz, hori ere bada berrikuntza. Alegia, artisauetatik %
25ek estreinakoz parte hartuko dute azoka honetan, kutxu freskoa eta
eraldatzailea emanez.
Lurraldekako parte hartzea dela eta, beste urte batez, Bizkaiak
izango du ordezkari gehien, 24 artisau. Gipuzkoatik hamar etorriko
dira, asko lehen aldiz; Arabatik zortzi eta Nafarroatik bederatzi.
Ipar Euskal Herritik lapurtar artisau bat izango da gure artean.
Sektorekako
sailkapena egiten badugu, ehungintzaren sektorea nabarmentzen da
aurten, bertsio desberdinetan; izan ere, 10 artisauen artean,
osagarriak, moda edo feltroa lantzen dituzte. Beraz, sektorearen
segmentu bat da, nabarmen aurrera doana. Bitxi-denda ez da atzean
geratu, eta sei artisau-tailer izango dira, beste horrenbeste
ekoizlerenak. Era berean, aipagarria da Euskal Dendan txoko
garrantzitsua egin duen nekazaritzako elikagaien sektorea. Aurten,
sei espezialista izango batira, onenak bere esparruan, eta egun
hauetan leku berezia hartuko duten produktuekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario